Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> Ekintzak  >> Plan Estrategikoa 2014-2020

Euskal Eurohiriaren Jarduera Plan Estrategikoa 2014-2020 aldirako

Euskal Eurohiriaren Jarduera Plan Estrategikoa 2013ko azaroaren 14 eta 15ean Donostian egin zen Eurohiriaren Forumaren ondoren jarri zen abian, eta bere helburua da hausnarketa estrategiko bat egitea Euskal Eurohiriaren proiektuari bultzada bat emateko, baina, baita ere, etorkizuneko konpromiso finantzarioetarako, bereziki europarretarako, esparru bat proposatzeko.

 

Ikuspegi horretatik, Mugaz Gaindiko Agentziak mugaz gaindiko bi aholkularitza enpresa hautatu ditu (ACADIE eta LKS) 2015eko udaberrira arte gauzatuko den prozesuan laguntzeko, hiru etapa nagusi oinarri hartuta:

 

  • Lurralde diagnostikoa,  helburua izango da Baiona eta Donostiaren arteko hiri continuumerako integrazio eta garapen potentziala arakatzea, continuum hori Euskal Eurohiriaren baitan osorik irudikatzen den unean.
  • Proiektuen berrikuspena, Eurohiriko kide bakoitzaren hiri estrategiak  eta bere asmo metropolitarraren maila aztertu ahal izateko.
  • Talde teknikoak, hauen helburua izango da lankidetza prozesua dinamizatzea, proiektu tematikoak batzera mugatu gabe.

 

Mugaz Gaindiko Agentziarentzat azken helburua da, 2015eko ekainean, Euskal Eurohiriaren jarduera plan estrategiko bat proposatzea 2014-2020 aldirako, zeinari esker, proiektu zehatzen bidez, Europa mailan garrantzia izango duen metropoli bat garatu ahal izango den, lankidetza eta mugaz gaindiko izaera oinarri hartuta.

 

 


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI