1995eko martxoaren 10ean Baionako Hitzarmena sinatu arren, mugaz gaindiko lankidetzaren ondorioz lantzen ziren proiektuen indarrean jartzea, historikoki, ezinezkoa zen erreminta juridikorik martxan jarri ez zirelako.
Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia. "Baiona-Donostia
Mugaz gaindiko Behatokiaren" egoitza"
Muga hori, Europako beste mugalde batzuetan ere ematen zena, Baiona-Donostia Eurohiriaren proiektuarekin gainditu zen, besteak beste, Europako, Espainiako eta Frantziako Zuzenbide juridikoan onarturik zegoen eskubide pribatuko figura bati esker: INteres Ekonomikoko Europear Taldeak (AEIE)
Baiona-Donostia Euskal Eurohiria Garatzeko Mugaz haraindiko Agentzia lankidetza-egitura Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Baiona-Angelu-Miarritze Aglomerazioko Erkidegoak (lehen Baiona-Angelu-Miarritze Barrutia) sortu zuten 1997. urtean. Egoitza Donostian kokatu zen, Gipuzkoako Foru Aldundian bertan.
Era berean, 2001ean, egin behar ziren estatuto aldaketa guztiak egin eta gero, Bidasoa-Txingudi Kontsortzioak bat egin zuen Euskal Eurohiriarekin eta 2009tik aurrera Donostiako udala eta Hego Euskal Herriko Udalerrien Elkartea gehitu ziren.
HELBURUAK
Baiona-Donostia EuroHirian mugaz haraindiko lankidetza sustatzea da agentziaren helburua. Horregatik, hainbat alderditan hartzen du parte: lurraldearen banaketatik hasi (Eurohiriaren Liburu Zuria, sektore-azterketak) eta Eurohiriko biztanleen bizitzarekin lotura zuzena duten gaietaraino, hala nola kirola.
Halaber, parte-hartzen du lankideen arteko harremanetan, proiektu-ekimenetan, etab. Halere, agentziaren zeregin nagusia behatzailea izatea da.
ESTATUTUAK
Nahiz eta Baionako Ituna indarrean egon, ez zegoen mugaz gaindiko lankidetzatik sortutako ekimenak babestu eta agerian jartzeko lanabes juridiko berezirik.
Euskal Eurohiriaren kasuan, Ekonomia Intereseko Europako Taldeak (EIET) izeneko lege-irudiaren bidez konpondu zen. Hala, lege-irudi horretaz baliatuz, “Euskal Eurohiriaren Mugaz gaindiko Behatokia” eratu zuten 1996ko urtean. Geroago, 2000ko urtean, Euskal Eurohiria garatzeko Mugaz gaindiko Agentzia” bilakatu zen. Erakundetze horri esker, Espainiako eta Frantziako bi prozedura administratiboak bete beharrak zekarren zailtasuna gainditu zen.
Erakundetze horren erakusgarri, Euskal Eurohiriaren estatutuak egin ziren. Azken bertsioa 2009ko azaroaren 9koa da, Mugaz gaindiko Agentzian erakunde berriak azken aldiz sartu zirenekoa.
© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI